Kaixo, Claire Soraluze naiz
Nazioarteko Merkataritzarako Aplikatutako Hizkuntzetan lizentziatu nintzen Pariseko Sorbona Unibertsitatean, eta ondoren Ekitaldien Zuzendaritza eta Antolaketan Masterra egin nuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
Ekitaldi korporatiboetan lan egin ondoren, konturatu nintzen benetan mugitzen ninduena emozioa erdigunean duten esperientziak sortzea zela. Afariak, photocall-ak, desfileak eta sari banaketak antolatu nituen, harik eta luxuzko ezkontzetan lan egiteko aukera izan nuen arte. Orduan jakin nuen.
Bi pertsonen bizitzako egunik ederrena antolatzea ez da ekitaldi bat soilik. Ardura bat da. Pribilegio bat da.
Amama Weddings proiektu oso pertsonal gisa sortu zen: maitasuna ospatzeko eta bizi dutenen zein partekatzen dutenen memorian betiko geratuko den egun bat sortzeko.
Gure agentziak benetako maitasunean sinesten du.
Egunero aukeratzen den maitasunean.
Bizitza osoan irauteko nahia duen maitasunean.
Dotoreziaz ospatzea merezi duen maitasunean.
Idatz iezagezu
Has gaitezen bizitza osoan gogoratuko duzuen egunari forma ematen.
Partekatu zuen informazioa gurekin, eta laster hitz egingo dugu zuen istorioaz eta nola bihurtu ospakizun ahaztezin batean.